Itxi

basauri

Hirigintza proiektua

Estatuko Abokatutzak helegitea jarri du Basauriko kontsultaren aurka

agentziak | erredakzioa

Udalak alegazioak aurkeztuko ditu, baina hirigintza proiektu baten inguruan antolatu duen herri kontsulta irailaren 25erako dago aurreikusita.

  • Argazkia: Basauriko Udala

    Argazkia: Basauriko Udala

Estatuko Abokatutzak helegitea jarri dio Basauriko Udalak irailaren 25erako antolatu duen hirigintza proiektu baten inguruko herri kontsultari, eta behin-behinean bertan behera uztea eskatu du, Udalak berak jakitera eman duenez.

Basauriko Udalak prentsa-ohar baten bidez iragarri duenez, alegazioak jarriko ditu helegitearen aurka, eta kontsulta egiteko baimena eskatuko dio epaileari.

Dena dela, EAJ buru duen udal-gobernuaren esanetan, "Udalak legea beteko du", baina EH Bilduk debekuari "jaramonik ez egitea" eta kontsulta antolatzea eskatu du.

Basauriko osoko bilkurak uztailean onartu zuen, EAJren eta EH Bilduren babesarekin, EAEko hauteskundeak aprobetxatzea San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe auzoetako hirigintza proiektuei buruzko kontsulta egiteko.

Udalak salatutakoaren arabera, helegitea "irizpide politikoak" baliatuz jarri dute, "ez juridikoak" erabiliz, eta "eraso zuzena" da basauriarren eta Basauriko Udalaren "autonomiaren eta erabakitzeko gaitasunaren aurka".

sunaren aurka".

sunaren aurka".