Getxo
JAIAK GETXON
Algortako Portu Zaharra abuztuaren 11tik 14ra lehertuko da
AITOR RUIZ | EITB.EUS
Andra Marin, Romon, Zubilletan edo Areetan ere izango dira jaiak, eta, bertan ere, eskaintza kultural zabala egongo da musika, antzerkia eta dantzarekin.
-
Getxoko Algorta auzoko jai patronalak irudia. Artxiboko argazkia.
Getxoko Algorta auzoan Portu Zaharreko jaiak ospatuko dira abuztuaren 11tik 14ra arte. Romon edo Areetan ere jaiak ospatuko dituzte. Kultur eskaintza ere egongo da, Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren edo Nazioarteko Folk Jaialdiaren eskutik.
Maiatzaren 12tik 15era, sanisidroak izango dira Andra Marin. 29an Corpus Christiren ospakizunaren txanda izango da.
Ekainaren 23an, Andra Marin, sanjoanak ospatuko dituzte, eta Zubilletan ere ospatuko dira egun horretatik ekainaren 26ra.
Uztailaren 1etik 5era, Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 40. edizioa izango da. Besteak beste, Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardo arituko dira bertan aurten. Uztailaren 15etik 17ra, Karmengo jaiak izango dira Neguri Langile auzoan; uztailaren 22tik 24ra, Santa Anako jaiak, Areetan, eta hilaren 28tik 31ra, saninazioak, Algortako Portu Zaharrean.
Abuztuaren 2tik 7ra, Romo auzoan, Aingeruen Andre Mariaren omenezko jaiak ospatuko dira. Abuztuaren 11tik 14ra, San Nikolas jaiak izango dira Algortako Portu Zaharrean, eta abuztuaren 15ean, Andra Mariko jaiak.
Musika, antzerkia eta dantza
Irailean, 22tik 25era, Mesedeetako jaiak izango dira Areetan. Hilabete berean, Nazioarteko Folk Jaialdia eta Habaneren eta Itsas Kantuen XXX. Jaialdia ospatuko dira Getxon. Urrian, antzerki jardunaldiak izango dira, eta azaroan, Manga eta Komiki Azoka.