kirolak
89 urte zituela hil da
Samaranchen hil-kapera Generlitatearen jauregian jarriko da
Erredakzioa
Hil-kapera publikoari ireki egingo zaio 12:00etan, nahi duen orok Samaranchi azken agurra emateko aukera izango du.
Juan Antonio Samaranchen hil-kapera Kataluniako Generalitatearen jauregian jarrito dute eta bihar osteguna, 10:00etatik aurrera, Jose Montilla presidenteak hildakoaren senideak eta lagunak hartuko ditu.
Horrelaxe jakinarazi du Generalitateak Juan Antonio Samaranch hil eta berehala.
Hil-kapera publikoari ireki egingo zaio 12:00etan, nahi duen orok Samaranch agurtzeko aukera izango du. Hil-kaperak 17:00etan itxiko ditu bere ateak.