Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Lotsaren paperak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Zerga-paradisuetan ezkutatzen den diruak munduko arazo handienetako asko konponduko lituzke. Bada garaia ekintza koordinatua antolatzeko paradisu fiskal horiek itotzeko.

'Panamako paperen' auziak hainbat zalantza moral, legal eta ekonomiko azalarazi ditu. Kontuan hartu behar da dirua atzerrian izatea, berez, ez dela legez kontrakoa; beti ere, Ogasunaren aurrean aitortuz gero, eta diru-kontu horrek eragiten dituen etekinengatik ordainduz gero. Gertatzen dena da, kasu askotan, atzerriko kontu hori dirua zuritzeko erabiltzen dena, zergei ihes egiteko ere bai, edo bi gauzetarako.

Zerga-paradisuetan badira enpresak paradisu batetik bestera dirua mugitzeko azpiegiturak sortzen espezialistak direnak, eta titularrei izen faltsuak ematen dizkietenak; azken finean, diru-kontuen benetako jabeek jatorrizko herrialdeetan ordaindu beharreko zergei ihes egin diezaieten. Eta zerga-paradisu asko daude. Panama, adibidez, zerga-paradisuen zerrenda beltzetik atera zen orain urte batzuk. Tira, ba Panaman horrelako gauzak egin izan badituzte, pentsa zer egingo duten zerrenda beltz horretan jarraitzen duten zerga-paradisuetan.

Zerga-paradisuetan ezkutatzen den diruak munduko arazo handienetako asko konponduko lituzke. Bada garaia nazioarte-mailako ekintza koordinatua antolatzeko zerga-paradisu fiskal horiek ito ahal izateko. Aprobetxatu beharra dago 'Panamako paperek' eragin duten zirrara.