Jesus Torquemada
Iruzkina
EBren eta Turkiaren arteko ituna, kritiken jomuga
Jesus Torquemada
Nazio Batuen agentziek, gobernuz kanpoko erakundeek eta herritar asko uste dute itunak giza eta nazioarteko eskubideak urratzen dituela.
Europar Batasunak eta Turkiak europar kostaldera iristen diren errefuxiatu guztiak Turkiara bidaltzeko itxitako akordioak kritika handiak eragin ditu. Errefuxiatuen eta adingabeen ardura duen Nazio Batuen erakundeko agentziak uste du itunak giza eskubideak eta nazioarteko eskubideak urratzen dituela.
Akordioak sortzen dituen zalantza etikoez gain, bideragarritasun arazoak ere baditu, beteko den ere ez baitago argi. Europako hainbat gobernuk dagoeneko esan dute akordioaren arlo bat ez dutela beteko, ekainetik aurrera Turkiako herritarrei ez dietela bisa emango, hain zuzen ere. Beste batzuek kuoten sistemaren aurka jarraitzen dutela esan dute.
Akordioaren arabera, Turkiara itzultzen duten errefuxiatu bakoitzeko, Turkiako kanpamentuan dagoen beste errefuxiatu bat Europara eraman beharko dute, baina horretarako, herrialde guztiek kuoten sistema onartu beharko lukete. Eta inork ez du ziurtatzen Turkiak eman dizkioten 6.000 milioi euroak errefuxiatuen bizi-baldintzak hobetzeko erabiliko dituenik.