Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Europar Batasuna, Turkiaren morroi

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Errefuxiatuen aferan Europar Batasuna etsita dago, horregatik makurtu da Erdoganen aurrean.

Errefuxiatuen aferan Europar Batasunaren etsipena hain da agerikoa Turkiaren aurrean makurtu dela. Erdoganen politika autoritarioa inor gutxiri axola zaio. Horren adibide da duela egun batzuk Zaman egunkarian, oposizioko hedabide nagusian, jazotakoa: zuzendariak indarrez kendu dituzte kargutik; orain ez dute Erdoganen aurka egiten.

Europar Batasunaren helburua immigrante bakar batek ez dezala Europarako bidea hartu da, berdin dio errefuxiatua edo immigrante ekonomikoa den.  Hori legez kanpokoa ere izan liteke: euretako batek asiloa eskatuko balu, tramitazioa egin behar da, eta horren ostean, babeserako eskubidea ez badu frogatzen bada, orduan kaleratu lezakete. Horretarako topatu duten aitzakia Turkia herrialde segurua dela da, alegia, bertan siriarrek ez dituztela jazarpenak jasango, beraz, Turkian lasai asko gera daitezkeela.

Egoera zer edo zer leuntzeko, Greziatik jasotzen duten errefuxiatu bakoitzeko, Turkiako kanpamentuetan dagoen errefuxiatu bat Europara legalki eraman dezaten eskatu du Turkiak. Hori neurri positiboa izan liteke, beti ere, Europak bere hitza betetzen badu, baina Europako 28ek Grezian dauden errefuxiatuak kuota bidez banatzeko gaitasunik ez dutela izan ikusita, ez dirudi oso sinesgarria Turkiatik iritsiko direnak onartuko dituztenik.