Itxi

kultura

Elkarrizketa ETBn

Urgell: "Etxepare marka munduan barrena ibiliko da uda baino lehen"

Erredakzioa

Euskararen nazioarteko sustapenera eta hedapenera bideratutako Etxepare Institutua berriz irekiko duten berri eman du Kultura sailburuak. Saileko langileak arituko dira bertan lanean.

Blanca Urgell kultura sailburuak, euskararen nazioarteko sustapenera eta hedapenera bideratutako Etxepare Institutua uda baino lehen bere ateak berriz irekiko dituela baieztatu du ETBn.

"Oso garrantzitsutzat" jo du Urgellek "Etxepare marka munduan barrena ibiltzea", horregaitik, hurrengo hiru urteetako egutegia prestatzen ari da bere Saila.

Kontratazioek eragindako sindikatuen kritiken ostean, Etxeparek ez du egun langilerik. "Gure langileekin" bada ere, martxan jartzeko asmoa dutela azpimarratu du Urgellek.

Urdaibaiko Guggenheima

Urdaibaiko Guggenheimaren proiektuari buruz galdetu diotenean, "Guggenheim markaren aurka" ez daudela zehaztu du Kultura sailburuak. Baina Bizkaia bezalako lurralde txiki baten marka bereko museo bi izatea errentagarria den zalantzan daudela esan du.

Dena den, Bizkaiko Aldundiarekin elkarrizketan jardutearen alde agertu da.