Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Erresuma Batuarentzat pribilegio gehiago Europar Batasunean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Cameronek Europako Batasunarekin hasi duen negoziazioetatik kasik nahi zuen guztia lortu du. Garrantzitsuena: Europako herritarren artean berdintasun-eza ezarriko dela.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Europako Batasunarekin hasi duen negoziazioetatik kasik nahi zuen guztia lortu du. Garrantzitsuena: Europako herritarren artean berdintasun-eza ezarriko dela.

Europako edozein herritar Erresuma Batura badoa, lau urte eman beharko ditu bertan, gizarte laguntzak jasotzeko. Aldiz, britainiarren bat Europako beste herrialde batera badoa, sei hilabete edo urtea pasata jaso ditzake laguntzak, bizileku duen herrialdearen arauen legediaren arabera.

Onartezina da neurria, Europan kokatzeko askatasuna urratzen duelako. Baina, okerragoa izan liteke: Erresuma Batuarentzat pribilegioa dela uler ez dadin, agiriak eskumen berdina aitortuko die Europako Batasuneko gainerako herrialdeei. Beraz, Europako langile guztiek ordainduko dute britainiarren kapritxoa.

Norbaitek argitu beharko digu, zergatik lortzen duten britainiarrek nahi duten guztia, Europako Batasunetik alde egiteko mehatxua egiten dutenean. Aldiz, iaz, Batasunak ez zien eskatzen zutenetik ezer eman greziarrei, euren herria hondoratzen ari bazen ere.