X-trafico_carreteras-X
Araban
3 kamioilari zaurituta, N-1 errepidean Argomaizen
Erredakzioa
Kamioilariak ospitalera eraman dituzte eta N-1 errepideko errei bat itxita jarraitzen du eta zirkulazioa arazoak daude.
Argomaizen (Araba) N-1 errepidean izan den istripuaren ondorioz beraien kamioitan harrapatuta gelditu diren 3 kamioilariak onik atera dira eta Gasteizko ospitaletara eraman dituzte arratsaldeko 16:30 aldera.
Herrizaingo Sailaren arabera, arratsaldeko bostak aldera itxita zegoen N-1eko errei bat zabaldu dute, Irungo norabidean. Istripua 15:45 aldera gertatu da, eta nondik norakoak argitu gabe daude.
Errei bat itxita jarraitzen du eta zirkulazioa astiro doa.
Zauritutako hiru kamioilariak Txagorritxuko eta Santiagoko Ospitaletara eraman dituzte; beraien osasun egoera argitu gabe da.
Arabako Foru Aldundiak komunikatu batean gogoratu duenez, Urduñako eta Opakuako portuak itxita daude eta kateak behar dira Herrerako eta Zaldiarango mendateetan. Bizkaian ere kateak behar dira Larreinetan.
Gainera, alerta horia mantentzen da. Dena den, arratsaldean elur-kotak gora egingo du 400 metroraino.
Guztira, 56 langile eta elurra kentzeko 24 makina lanean ari dira Arabako errepide nagusietan.
Arratsaldean zerua hodeitsu egongo da eta iparraldeko haizea joko du. Tenperaturek behera egingo dute eta baliteke izotz ertaina egitea barnealdean.