Politika
Fiskaltzaren txostena
Garzon gabetzea "independentzia" judizialaren aurkakoa litzateke
Erredakzioa
Fiskaltzak horrela kargutik kentzearen kontra egin du eta Garzonen aurkako 3 kereila bideratu ditu: memoria historikoa ikertzeagatik, New Yorkeko ordainketengatik eta "Gürtel auzi"ko grabaketengatik.
Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionalaren epailea kargutik kentzearen aurka egin du. Neurri hori epaile batek bere lana egiteko behar duen "independentzia eta mugiezintasuna"ren kontrakoa litzatekeela uste du Fiskaltzak.
Era horretan azaldu du Ministerio Publikoak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eskatuta egindako txostenean. Gorenak epailearen aurkako bi kereila onartu zituenean eskatu zion txostena Fiskaltzari eta orain, epaileen gobernuko Batzorde Iraunkorrak ikertuko ditu.
Auzitegi Gorenak hiru kereilengatik ikertzen dabil Garzon: franquismo garaiko krimenak ikertzeko eskumena zuela pentsatzeagatik bat, New Yorkeko Unibertsitatean egon zenean Santander banketxeak egin zizkion zenbait ordainketaren harira beste bat eta atzo onartutako hirugarrena, "Gürtel auzi"ko espetxeratu eta abokatuen arteko elkarrizketak grabatzea agintzeagatik.
Bere idazkian, Fiskaltzat "logika juridikoaren aurkakoa" jotzen du prebentzioko gabetzea "berehala ezartzea".