Gizartea
Abortua
Gotzainek abortuaren kontra manifestatzeko deia egin dute
Erredakzioa
Elizak "ongi teoria eta babesa" emango die bizitzaren aldeko eta abortuaren kontrako manifestazioei, Madrilen eta Bilbon martxoaren 7an egingo diren martxei adibidez.
Juan Antonio Martinez Camino Apezpiku-Konferentziako idazkari orokorrak atzo Senatuan onartutako Sexu eta Ugalketa Osasuna eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurako Legea (IVE), ahalik eta lasterren "bertan behera geratzea" eskatu du.
Elizak "ongi etorria eta babesa" emango die bizitzaren aldeko eta abortuaren kontrako manifestazioei, Madrilen eta Bilbon martxoaren 7an egingo diren martxei adibidez.
Martinez Caminosek Elizak "ahotsik ez dutenei ahotsa ematen jarraituko" duela esan du eta "norabide honetan ematen diren mugimendu guztiei ongi etorria emango" dietela adierazi du.
Erregeak legea onartzekotan komunioa hartzeko aukera bertan bera geratu ote zen galdetzean, Erregearen egoera "apartekoa" dela esan du idazkari orokorrak. Izan ere, lege hau sinatzen duten politikariek ezin izango dute komunioa hartu.
"Drama eta hilketa"
Abortuaren Legea "bizitzaren babesean atzerakada larria" dela esan du Martinez Caminosek eta "drama bat eta hilketa" dela azpimarratu du. Horretaz gain, martxoaren 25ean gizartea kontzientziatzeko kanpaina bat abian jarriko dutela jakinarazi du.
Apezpiku-Konferentziako idazkari orokorrak adierazitakoaren arabera, Elizak "ez ditu emakumeak bakarrik utziko".