Itxi

Politika

"Gürtel auzia"

Gorenak Garzonen kontrako beste kereila bat onartu du

Erredakzioa

Auziperatutako enpresari baten abokatuak kereila aurkeztu zuen prebarikazioagatik, Auzitegi Nazionaleko epaileak auziaren baitan preso daudenen elkarrizketak grabatzea agindu zuelakoan.

Auzitegi Gorenak onartu egin du Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen kontra "Gürtel auzia"ren harira prebarikazioagatik jarri dioten kereila. Kereila auziperatutako enpresari baten abokatuak aurkeztu zuen, Garzonek auziaren baitan preso daudenen elkarrizketak grabatzea agindu zuelakoan.

Hala erabaki du Goreneko zigor aretoak, auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez. Horrela, jada hiru dira Garzonen kontra onartu dituzten kereilak: franquismo garaiko krimenak ikertzeko eskumena zuela pentsatzeagatik bat, New Yorkeko Unibertsitatean egon zenean Santander banketxeak egin zizkion zenbait ordainketaren harira beste bat eta aipatutakoa hirugarrena.

Ignacio Pelaez abokatu eta Auzitegi Nazionaleko fiskal ohiak Jose Luis Ulibarri enpresaria ordezkatzen du "Gürtel auzia"ren baitan eta salatu du Garzonek grabaketak erabili zituela, "legez kanpoko ekintza bat egiten ari zela jakinda".