eguraldia
Bolada gogorrak
6 hegaldi utzi dituzte bertan behera Loiun, haizea dela eta
Erredakzioa
Madrildik eta Valetnziatik etorritako hegaldiak Forondara desbideratu behar izan dituzte. Bilbo Bartzelonarekin eta Munichekin lotzen dituen aire-bideetan eragina izan du haize denboraleak ere.
6 hegaldi utzi behar izan dituzte bertan behera Loiuko aireportuan, eta beste zortzi desbideratu behar izan dituzte, haizea dela eta; izan ere, horrek 120 km/h baino gehiagoko boladak utziko ditu arratsaldera arte. Aenako iturriek eitb.com-i baieztatu diotenez, hegaldiak Madrilerantz eta Bartzelonarantz irten behar ziren; halaber, Loiun lurreratu behar zuten beste hegazkin batzuk Forondako aireportura desbideratu dituzte. Beraz, hortik abiatu dira Madrilera, Bartzelonara eta Valentziara.
Goizeko lehen orduetan Madrildik eta Valetnziatik etorritako hegaldiak Forondara desbideratu behar izan dituzte.
Era berean, Bilbo Bartzelonarekin eta Munichekin lotzen dituen aire-bideetan eragina izan du haize denboraleak.