Mundua
Kuba
Tamayoren ama: "Nire semea hilketa baten biktima izan da"
Erredakzioa
Reina Luisa Tamayok "gainerako presoak eta bidegabe kartzelatuta daudenak askatzea exijitzeko" eskatu dio nazioarteari.
Orlando Zapata Tamayo 85 egunez gose-greban egon eta gero gaur hil den disidente kubatarraren amak salatu du bere semea "nahita egindako hilketa" baten biktima izan dela, eta espetxez espetxe izan den tarte osoan "torturatu" egin dutela.
Adierazpen labur batean, Reina Luisa Tamayo nazioarteari ere zuzendu zaio: "Gainerako presoak eta bidegabe kartzelatuta daudenak askatzea exijitzeko eskatu nahi diot munduari".
Disidente kubatarra gaur hil da Habanako ospitale batean, "kontzientzia preso"tzat har zezaten eskatzeko 85 egun gose greban eman eta gero.
Zapata Tamayo 2003ko udaberrian 28 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten 75 disidenteetako bat zen, eta haren auzia hizpide hartu zuen Espainiak ostegunean, Giza Eskubideei buruz Madrilen Kubako agintariekin egindako bilera batean.