Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (joanekoa)

Txapeldunen Liga: Bartzelonak eta Girondinsek abantaila hartu dute

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Katalanak galtzen hasi dira Stuttgarten aurka Cacauk sartutako golaren erruz, baina Ibrahimovicek egin du berdinketaren gola. Frantziarrek 0-1 irabazi diote Olympiacosi.

Bartzelonak eta Girondinsek abantaila hartu dute Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketetan. Katalanek 1-1 berdindu dute Stuttgarten aurka eta frantziarrek 0-1 irabazi diote Olympiacosi Grezian.

Alemanian Barça zen faboritoa, baina uste baino gehiago kosta zaio emaitza on bat lortzea. Stuttgart 1-0 aurreratu zen Cacauren golarekin eta alemaniarrek askoz hobeto jokatu zuten lehen zatian. Bigarren zatian Ibrahimovicek gola sartu zuen eta partida 1-1eko emaitzarekin bukatu zen.

Final-zortzirenetako beste partidan Girondinsek 0-1 irabazi zion Olympiacosi. Partidako gol bakarra Cianik sartu zuen.