Itxi

Athletic Club

UEFA Euroa League

Anderlecht-Athletic: Hamar autobus zaleak zelaira eramateko

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak autobusak jarri ditu Brusela erdigunetik futbol zelaira euskal zaleak poliziak babestuta eramateko.

Datorren ostegunean Athleticek Anderlechten aurka jokatuko du UEFA Europa Leagueko itzulerako partida Bruselan. Bilbon izandako liskarren ondoren Belgikara doazen zale zuri-gorrien segurtasunaz asko hitz egin da. Athletic beti kontaktuan egon da Ertzaintzarekin eta Belgikako poliziarekin. Hiru alde hauek izandako azken batzarrean honako erabakia hartu zuten: Athleticek hamar autobus jarriko ditu Brusela erdigunetik Anderlechten futbol zelaira zale zuri-gorrientzat.

Zelaira joateko irteera antolatuta ez duten zaleentza hamar autobus egongo dira eta 17:30etik Avenue Pachecotik aterako dira, Brusela erdigunetik. Poliziak babestuko ditu autobus hauek Constant Vanden Stock Stadiumera arte. Partida bukatzerakoan alderantzizko bidea egingo dute autobus hauek.

Bere aldetik zelaira doazen zaleentzat estadiorako sarrera autobideko 15 irteera izango da, horrela Charleroiko aireportutik datozenentzat errazagoa izango da zelaira iristea.

Anderlechten futbol zelaira bere kontura joan nahi dutenentzat Belgikako poliziak metroa hartzeko aholkatzen du. Saint Catherine-Sint Katelijne geltokitik (Grand Place inguruan) Veeweyde (Anderlecht) geltokira arte, Verdi plazaren ondean. Hortik Rue Eugene Ysaye bidetik Egide Rombaux plazara iritsi (futbol zelaitik gertu) eta han euskal zale guztiak bilduko dira zelaira sartzen hasi aurretik.

Debekatutako tokiak

Ertzaintzak eta Belgikako poliziak debekatu egiten dute Place de Linde ingurutik ibiltzea edo pasatzea bertan biltzen baitira Anderlechteko zale erradikalak.

Athleticen zaleak zelai barruan 2 tribunan egongo dira, C2/D2-Y2/V2 harmailetan.

Ertzaintzak eta Belgikako poliziak kolaboratzeko eskatzen die Athleticeko zaleei, beraien aginduak jarraitzeko eta esandako ibilbideetatik ibiltzeko. Beti probokazioetan ez erortzea aholkatzen dute.