Gizartea
Jaialdiaren 55. edizioa
Daniel Diges abeslariak ordezkatuko du Espainia Eurovisionen
Erredakzioa
Beste 9 hautagai garaitu ditu abeslariak finalean: Coral Segovia, John Cobra, Lorena, Samuel eta Patricia, Fran Dieli, Venus, Anabel Conde, José Galisteo eta Ainhoa Cantalapiedra.
Espainia Eurovision jaialdiko 55. edizioan ordezkatzeko Daniel Diges abeslaria aukeratu dute, ''Algo pequeñito'' kantarekin. ''Eurovisión''10: Destino Oslo'' TVEko saioaren ikus-entzuleek eta epaimahaiak hartu dute erabakia.
Beste bederatzi hautagai garaitu ditu abeslariak, Anne Igartiburuk aurkeztutako finalean: Coral Segovia, John Cobra, Lorena, Samuel eta Patricia, Fran Dieli, Venus, Anabel Conde, José Galisteo eta Ainhoa Cantalapiedra.
Epaimahaia Manuel Bandera aktoreak, Mariola Orellana musika produktoreak eta RNEko hiru kazetarik osatu dute: Jose Maria Iñigo, Toni Garrido eta Pilar Tabares.