Politika
Bileraren ostean
Euskadi eta Galizia elkarlanean arituko dira turistak erakartzeko
Erredakzioa
Santiagoko Bidea, arrantza eta turismoa sustatzeko bilera egin dute lehendakariak eta Galiziako presidenteak. Generalitateko presidentearekin bilduko da arratsaldean lehendakaria.
"Atlantikoko Ardatza" indartzeko elkarlanean arituko dira Euskadi eta Galizia. Santiagoko Bidea, arrantzaren garapena eta ''Espainia Berdea'' turismo produktuaren sustapena indartuko dute, gastronomia eta itsasoa protagonistak bezala izanda.
Patxi Lopez lehendakaria eta Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidentea Leioako Artaza Jauregian bildu dira gaur. Akordioak lortzeko borondatea azaldu dute, eta orain asmo horiek zehaztu behar direla adierazi dute.
Nafarroako, Kantabriako, Asturiaseko eta Akitaniako ordezkariekin bildu da Lopez lehendakaria denetik.
Santiagoko Bidea indartuko dutela adierazi dute; "gizon-emakume guztien Ondarea izateko lan egiten ari gara", esan du lehendakariak.
Era berean, ''Espainia Berdea'' turismo produktua garatuko dute Kantauriko itsas herri guztietan.
Lopezek eta Feijook arrantzari buruz hitz egin dute ere: "Arrantza sustatzeko eta garatzeko esparruak bilatuko dituzte".