Itxi

Mundua

Gobernu-krisia

Holanda gobernu barik, Afganistanen inguruan bat ez etortzeagatik

Erredakzioa

NATOk Holandako tropak beste urte batez Afganistanen egotea eskatu zuen eta atzo egindako premiazko debate baten ondoren, proposamen hori ez dutela onartuko adierazi zuen alderdi laboristaren buruak.

Holandako gobernuaren koalizioa deuseztatuta geratu da Afganistanen presentzia militarraren inguruko desadostasunengatik.

Jan Peter Balkenende kristau-demokrata eta Holandako lehen ministroak gabinetearen berri eman du eta gaur horren berri emango dio Beatriz erreginari.

Alderdi laboristak Holandak Afganistanen dituen tropak bertan urte bat gehiago mantentzeko NATOk egin duen proposamenari uko egitea da Gobernu-krisi honen arrazoia.

Ministro kontseilua atzo gauean bildu zen baina Balkenende buru den alderdi kristau-demokrata eta Wouter Bos lehen ministro ordearen alderdi laborista ezin izan dira ados jarri.

Premiazko debatea

NATOk Holandako tropak beste urte batez Afganistanen egotea eskatu zuen eta atzo egindako premiazko debate baten ondoren, proposamen hori ez dutela onartuko adierazi zuen alderdi laboristaren buruak.