Itxi

kirolak

Istiluak San Mamesen

Anderlecht zigortuko dutela uste du Belgikako prentsak

Xabier Colladosen kronika

Brusela

Belgikako egunkari nagusiek Bilboko istiluen berri eman dute.

Belgikako egunkariek atzo gauean San Mamesen izandako istiluen berri eman dute kiroletako atalean, Athletic - Anderlecht kronikaren atzetik. Partida hasi baino lehen, norgehiagokan zehar eta baita amaitu ostean ere izan ziren liskar larrien berri eman duten berriemaileek ez ziren Bilbon izan.

De Standaard Estatuko egunkari salduenak Fernando Garcia Macua Athleticeko presidentearen hitzak adierazpenak biltzen ditu. Anderlechteko jarraitzaile "mozkorrei" errua bota zien Macuak gauean. Partida hasi baino lehen izan ziren istiluak biltzen ditu egunkari horrek eta ez du zalantzarik, UEFAk Belgikako taldea zigortuko duela, bere jarraitzaileek izandako portaeragatik.

De Morgen kiroletako atalean: "Anderlechteko lau jarraitzaile atxilotu dituzte Bilbon isitluak izan ostean" eta The Guardian Britainia Handiko egunkaria aipatzen du. Telebistak igorritako irudien bidez, norgehiagokan zehar Athleticeko jarraitzaileek Anderlechtekoei objektuak bota zizkietela azaltzen du.

Le Soir frantsesez argitaratzen den egunkari nagusiak partidaren berri ematen du soilik eta La Libre Belgique lehiakideak Garcia Macuaren adierazpenak biltzen ditu. Era berean, Belgikako taldeak markagailuan aurrea hartu zuenean Anderlechteko zelaira bengala bat erori zela gogorarazi du.