Ekonomia
Lan-erregulazioko plana
Navaleko batzordeak ez du zuzendaritzaren lan-erregulazioa onartu
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzarekin, SEPIrekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin bilerak eskatuko dituzte "ontziolarentzat lan-karga eta etorkizun eta bideragarritasun plana eskatzeko".
Aste honetan Navaleko zuzendaritzak lan-erregulazioa aurkeztu du langileen % 58rentzat, gehienez.
Miguel Macias enpresa batzordeko presidentearen hitzetan, zuzendaritzarekin izandako bilera "adarjotze bat" izan da. Era berean, zuzendaritzak lan-erregulazioko txostena prestatzeko informazioa jasotzeko denbora ez zuela izan ezan zieten. Hori horrela, datorren otsailaren 26an bilera berri batera deitu dituzte.
Bestalde, batzordeak lan-erregulazioa ez duela onartzen jakinarazi dio ontziolako zuzendaritzari; izan ere, "une honetan konpainiaren jarrerak ez du inolako justifikaziorik" eta enpresak "antolamendu hobea" behar duela uste dute. Gainera, lanaldiaren luzapena, orduak orduen truke ordaintzea eta ordu estrak debekatzeko eskatu diote zuzendaritzari.