Itxi

Gizartea

Jardunaldiak Bilbon

Kalamuaren kontsumoak agerraldi psikotikoak eragin ditzake

Erredakzioa

Pentsatzeko gaitasunaren hondatzea, errendimendu intelektualaren eta indar fisiko eta sexualaren gutxitzea dira kalamua kontsumitzen duten gazteek aurre egin behar dituzten beste arriskuetako batzuk.

300 medikuk baino gehiagok nerabeen artean drogen kontsumoa antzematea eta horiek eragiten dituzten arriskuak hizpide dituzte. Bizkaiko hiriburuak X. Medikuntza Orokorra Gaurkotzeko Jardunaldiak hartzen ditu gaur eta bihar.

Jose Zarco Espainiako Familiako eta Komunitateko Medikuntzaren Elkarteko Drogak Kontrolatzeko Taldearen arduradunak
ohartarazi duenez, kalamuaren kontsumoak, nerabeen artean, agerraldi psikotikoak eragin ditzake.

Nerabeek droga horren arriskuak aintzat hartzen ez dituztela azpimarratu du Zarcok, izan ere, drogen legalizazioen "ikur" gisa erabili dute.

Zarcok kontsumo horiek garaiz antzemateko eta nerabeak erakartzeko deia egin die medikuei. Epe laburreko arriskuei buruzko informazioa eskaintzearen alde egin du adituak hala nola, pentsatzeko gaitasunaren hondatzea, errendimendu intelektualaren murrizketa eta indar fisiko eta sexualaren gutxitzea, besteak beste.

Gaixoen segurtasuna, erretzaileentzako laguntzak, min kronikoa eta adindunen eta emakumeen aurkako indarkeria antzemateari buruz arituko dira jardunaldiotan.