Saskibaloia
Ostegunetik igandera
ACB Kopa: Jokalari Onenaren Saria lortzeko lehia Bilbon
Erredakzioa
Aurten lau jokalari dira bigarren aldiz sari hori eskuratu ahal izango dutenak: Pablo Prigioni, Jorge Garbajosa, Jordi Trias eta Caja Laboraleko Mirza Teletovic.
Ricky Rubio, Juan Carlos Navarro, Pete Mickael, Tiago Splitter, Marko Jaric, Clay Tucker, Carlos Suarez, Nando de Colo, Marko Banic eta Tariq Kirksay jokalariek, beste askoren artean, ACB kopako Jokalari Onenaren Saria eskuratzea izango dute helburu ostegunetik aurrera Bilbon jokatuko den txapelketan. Iaz Mirza Teletovic baskoniarrarentzat izan zen.
Aurten lau jokalari dira bigarren aldiz sari hori eskuratu ahal izango dutenak; Real Madrileko Pablo Prigioni eta Jorge Garbajosa, Regal FC Bartzelonako Jordi Trias eta Caja Laboraleko Mirza Teletovic.
Azken urteetan Baskoniako gizonek protagonismo handia izan dute;&' || 'nbsp;Joe Arlauckasek (A Coruña''93), Velimir Perasovicek (Sevilla''94), Pablo Lasok (Granada''95), Elmmer Bennetek (Valencia''99), Dejan Tomasevicek (Vitoria''02), Pablo Prigionik (Madrid''06) eta Mirza Teletovicek (Madrid''09),