Zinema
Goyak
'Celda 211', arrakasta Goya sarietan
Erredakzioa
Marta Etura donostiarrak bigarren emakume aktore onenaren saria lortu du ('Celda 211'), eta Alberto Iglesiasek jatorrizko musikarena ('Los abrazos rotos'). Antonio Mercerok ohorezko Goya jaso du.
Celda 211 filma izan da nagusi 2010eko Goya Sarietan. Zortzi sari lortu ditu Daniel Monzonen lanak, tartean film onenarena eta zuzendari onenarena. Agora lanak Goya bat gutxiago eraman du, eta maila teknikoan gailendu da gehienbat.
Pedro Almodovar 2010eko Goya sarietako protagonista bihurtu da. Zine Akademiarekin hainbat urtetan ika-mikak izan ondoren, Almodovar ezustean igo zen eszenatokira, film onenaren saria emateko. Celda 211 lanak lortu zuen gaueko azken Goya, zortzigarrena Daniel&' || 'nbsp;Monzonen pelikularentzat. Monzonek berak ere eraman du zuzendari onenaren saria.
Celda 211 pelikulako protagonistak ez dira esku-hutsik joan 2010eko edizio honetatik. Luis Tosarrek gizonezko paper protagonista onenari saria eskuratu du, Alberto Ammannentzat izan da aktore berri onenaren Goya eta Marta Etura donostiarrak bigarren emakume aktore onenarena eraman du.
Eturarekin batera, euskaldun gehiagok lortu dute Goya saria edizio honetan. Alberto Iglesiasek jatorrizko musika onenarena saria jaso du Los abrazos rotos pelikulako soinu bandagatik. Antonio Mercero zuzendariak, gainera, omenaldi beroa jaso du edizio honetan, ohorezko&' || 'nbsp;Goyarekin.
Sari&' || 'nbsp;gehiago
Lola Dueñas aktoreak lortu du emakumezko aktore onenaren saria Yo, tambien filmean egindako lanagatik. Pelikula horrek abesti onenaren Goya ere eraman du.
Zinema Akademiak Chris Reynolds eta Felix Bergesen lana saritu du Agorako efektu bereziei esker, eta Xavi Gimenezek argazkilaritza onenaren saria eskuratu du Amenabarren filmearekin. Zuzendaria bera ere taula gainera igo zen, jatorrizko gidoi onenaren saria jasotzera.
Raul Arevalok gizonezko interpretazio onenaren saria jaso du, Gordos filmean egindako lanagatik.
Juan Jose Campanellaren El secreto de sus ojos filmak eskuratu du Hispanoamerikako film onenaren saria, eta Mar Collek zuzendari berri onenaren Tres días con la familia filmagatik. Borja Cobeaga euskalduna eta Pagafantas filma saririk gabe utzi ditu.
Andreu Buenafuentek aurkeztu du ekitaldia eta PenelopeCruzen eta Javier Bardemen presentziarekin txantxa egin du. Elkarrekin izan dira lehen aldiz bi aktoreak.