Itxi

Gizartea

Polemika nuklearra

Greenpeacek eta Eguzkik Garoña ixteko eskatu dute

Erredakzioa

Zentralaren jarduera geldirik dago isuri bat konpontzen ari direlako. Eguzkiren arabera, aurreikusita ez dagoen geldialdi horrek "zentral nuklearraren kontrol eta segurtasun eza" agerian jarri ditu.

Greenpeacek eta Eguzki kolektibo ekologistak Garoñako zentral nuklearraren itxiera eskatu dute funtzionamenduan eman dituen akatsen ondorioz. Zentrala sare elektrikotik banandu zuten, atzo, ur isuri bat konpontzeko.

Nuklear Segurtasun Kontseiluak Greenpeace-i adierazi dionez, duela hiru hilabete isuriak gertatzen ari direla zentralean.

Eguzkitik zentral nuklearraren jardueraren jarraipena herritarrentzat "arrisku larria" dela salatu dute. Kolektiboaren arabera, geldialdi horrek "zentral nuklearraren kontrol eta segurtasun eza" agerian jarri du.

Eguzkiren arabera, "Garoñako zentralaren jarraipena defendatzeko ez dago inolako arrazoi ekonomiko, ekologiko eta demokratikorik ".