Gizartea
Atxiloketa
ETAko ustezko kide bat atxilotu dute Gipuzkoan
Erredakzioa
Asteasu eta Villabona artean egin dute atxiloketa. Gizonezkoak dokumentazio faltsua eta pistola bat zeramatzan. EITBren egoitzaren aurkako atentatuarekin lotura duela uste dute.
Guardia Zibilak Asteasu eta Villabona (Gipuzkoa) artean dokumentazio faltsua eta pistola bat zeramatzan gizon bat atxilotu du, ETAko kide izatea egotzita.
Atxiloketa Institutu Armatuaren ohiko kontrol batean egin da, ustezko ETAko kidea bertara bizikletaz heldu ondoren.
Dokumentazioa faltsua zela eta arma bat zeramala egiaztatu ondoren, Guardia Zibilak susmagarria Ibai Beobide Arza dela jakinarazi du.
Guardia Zibilak ETAk 2008ko abenduaren 31n Bilboko EiTBren egoitzaren kontra egindako atentatuarekin erlazionatu du atxilotua. 100 kilo lehergai barnean zituen furgoneta-bonba baten bidez egin zuten erasoa; eraikuntzak kalte handiak jasan zituen, baina ez zen zauriturik izan.&' || 'nbsp;