Osasuna
Camachoren zalantza
Osasuna: Masoud non jarri?
Asier legarda
Taxoare
Arandaren eta Juanfranen hutsuneak tarteko hasieratik jokatzea ziurtatuta dauka irandarrak, baina ez dago argi zein tokitan jokatuko duen.
Azken bi norgehiagoketan hasieratik jokatu du Masoud Shojaei irandarrak, eta Vila-realen aurka bezala Teneriferen aurka ere maila ona eman du Osasunako jokalari asiarrak. Vila-realen aurrean jokatu zuen Aranda min hartuta zegoela baliatuz. Teneriferen aurka eskuin hegalean jokatu zuen Juanfranen hutsunea betetzeko. Eta orain Sevillan bi postuetan izango ditu hutsuneak Camachok, Arandak partida bateko zigorra bete beharko du txartel pilaketaren ondorioz (Azpilikuetak ere bai) eta Juanfranek jokatu ezinda jarraitzen du apendizitisaren ostean.
Camachok bi aukera ditu: Masoud aurrean jarri Pandianirekin (uruguaitarrak kolpe bat du ezker belaunean, baina iganderako prest egongo da) eta hegalak Camuñas, Calleja edota Jokinekin osatu, ala Masoudi eskuin hegalean eutsi eta Arandaren hutsunea betetzeko taldeko bi aurrelari petoetako bat erabili: Dady ala Galan.