Politika
Garzonen aurkako kereila
Garzon kargutik kendu behar duen galdetuko du Botere Judizialak
Erredakzioa
Epailea kargutik kentzeko lehen pausua izan liteke, dena den, fiskalaren txostena ez da loteslea izango. Epaileen gobernu-organoak hartuko du azken erabakia.
Baltasar Garzon Auzitegi Nagusiko epailea kautelaz kargutik kendu behar duen jakiteko txosten bat eskatu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Fiskaltzari.
Epailea kargutik kentzeko lehen pausua izan liteke, dena den, fiskalaren txostena ez da loteslea izango. Epaileen gobernu-organoak hartuko du azken erabakia.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak ahobatez adostu du erabaki hau hartzea.
Frankismoaren krimenak ikertzeko eskumenak dituela erabakitzeagatik) Garzon ikertzeko auzia artxibatzea baztertu du Gorenak, eta New Yorken zegoela Santander bankuaren dirua jasotzeagatik haren kontra jarritako kereila bat onartzea. Horiek argitzeko txostena eskatu diote Fiskaltzari.