Itxi

Gizartea

Auzitegi Nazionala

'Alakrana'ren bahiketa berriro ikertzea agindu du ANk

Erredakzioa

Besteak beste, Espainiako Armadak atxilo hartutako bi piratak (Abdu Willy eta Raageggesey Hassan Haji) erakunde armatu bateko kideak diren edo ez argitu nahi dute.

Alakrana atunontziaren bahiketaren ikerketa berriro irekitzea agindu dio Auzitegi Nazionalaren Zigor-arloko laugarren sekzioak Santiago Pedraz epaileari. Beste gauza batzuen artean, Cabdullahi Cabdiwily (Abdu Willy ezizenaz ezagutzen dena) eta Raageggesey Hassan Haji pirata somaliarrak erakunde armatu bateko kideak ziren ala ez argitu nahi dute.

Gauzak horrela, auzitegiak atzera bota du Santiago Pedraz epailearen ebazpena eta ahozko epaiketa hasi aurretik izapide berriak egitea ezinbestekotzat jo du, akusazio partikularra osatzen duten lau marinelek eskatu zuten moduan.

Horrez gain, Auzitegi Nazionaleko medikuek frogak egin beharko dizkiete 47 egunez bahituta izan ziren arrantzaleei, bahiketak kalte fisikoak eta psikologikoak eragin zizkien egiaztatzeko. Era berean, instrukziozko epaileak berriro galdekatu beharko ditu marinelak.