Osasuna
29 puntu
Osasuna-Tenerife (1-0): Laugarren garaipena jarraian
Sara Lavado
Erredakzioa
Carlos Arandak 47. minutuan sartutako golak garrantzi handiko garaipena eman dio talde nafarrari.
Osasunak laugarren garaipena jarraian batu du Ligan Reyno de Navarran Tenerife mendean hartuta (1-0). Carlos Aranda izan da golegilea.
Lehen zatian gorritxoena izan da baloiaren jabetza, baina ez dira sortutako abaguneak borobiltzeko gai izan. Aurrenekoa Walter Pandianirentzat izan da partida hasi bezain pronto, lehen minutuan. Ez da uruguaiarrak izan duen aukera bakarra izan, 8.ean ere Aragonesen aurrean izan baita. Atezaina bera izan da protagonista nagusia bere geldiketa bikainei esker bizirik mantendu baitu Tenerife.
Atsedenaldiaren ostean, 47.ean, 1-0ekoa lortu du Carlos Arandak. Camuñasek baloia utzi dio aurrelariari eta Tenerifeko atzelari batek arriskua aldaratuko zuela ematen bazuen ere saretara sartu da azkenean. Osasunak errenta handitzeko aukera gehiago izan ditu, baina ez du asmatu eta markagailuan zuen errenta babestea erabaki du. Orduan izan ditu Tenerifek abagune argienak. Batutako hiru puntuekin, seira du talde gorritxoak Europa League.
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Ricardo; Azpilicueta, Sergio, Miguel Flaño, Monreal; Masoud (Calleja, 72''), Ruper (Puñal, 79''), Nekounam, Camuñas; Pandiani eta Aranda (Vadocz, 91'').
0 - Tenerife: Sergio Aragoneses; Marc Beltran, Manolo Martinez, Ezequiel Luna, Pablo Sicilia; Mikel Alonso, Ricardo; Juanlu (Angel, 83''), Alfaro (Omar, 71''), Kome (Dinei, 65''); eta Nino.
Gola:
1-0, 48'': Aranda.