Gizartea
Minbiziaren Aurkako Eguna
Hil edo bizikoa da birikako minbizia goiz diagnostikatzea
Erredakzioa
Birikako minbiziaren 20.000 kasu inguru diagnostikatzen dira urtero Espainian, eta tabakoaren kontsumoa da horien % 80ren eragilea. Prebentzioa eta ikerketa dira horri aurre egiteko gakoak.
Goiz diagnostikatzea da oraindik birikako minbiziari arrakastaz aurre egiteko modu bakarra, izan ere, kasuen ia hiru laurdena eritasuna nahiko aurreratua dagoenean antzematen dira.
Birikako minbizia da heriotza gehien eragiten dituena, eta bigarren tumore ohikoena, baina birikako minbiziak ez du beti heriotza eragiten. Espainiako Onkologia Medikoko Elkartearen datuen arabera, birikako minbiziaren 20.000 kasu inguru diagnostikatzen dira urtero Espainian.
Tabakoa ardatz duten prebentzio mezuak zabaldu dituzte Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean. Hain zuzen, tabakoaren kontsumoa da kasuen % 80ren eragilea, Birikako Minbiziak kaltetutakoen Espainiako Elkarteak jakinarazi duenez.
Espainiako Gobernuak leku publiko itxi guztietan erretzen debekatzea lehen urratsa izan daiteke horri aurre egiteko, baina ikerketek aurrera egitea da gaixo horientzat esperantza nagusia.
Infocancer doako telefono zerbitzua: 900 100 036.