Itxi

Politika

Enplegu Politikak

Eskumenaren transferentzia lehenbailehen helduko da, Chavesen ustez

Erredakzioa

Chaves eta Patxi Lopez Gasteizen bildu dira enplegu politika aktiboen transferentziaren inguruan sortutako "oztopoak" gainditzeko. 2010ko urtarrilaren 1erako aurreikusita zegoen transferentzia.

Manuel Chavez Estatu espainiarreko Lurralde Politikarako ministroak eta Patxi Lopez lehendakariak EAEra enplegu politika aktiboak transferitzeko "oztopoak" gaindituko dituztela ziurtatu dute, gaur Gasteizen bildu eta gero.

2010ko urtarrilaren 1erako aurreikusita zegoen enplegu politika aktiboen transferentzia.

"Eskumenaren transferentzia urtea bukatu baino lehen helduko dela ziur nago", esan du gaur Chavesek Gasteizko Udalean emandako prentsaurrekoan.

Eusko Jaurlaritzak agiri batean jakinarazi duenez, zenbait eskumen transferitzeko negoziazioen nondik norakoak sakon aztertu dituzte gaur.

Chavesen eta Patxi Lopezen borondatea enplegu politika aktiboak "baldintza egokietan" eta "lehenbailehen" transferitzea dela esan dute.

Era berean, datozen asteetan Berrikuntza eta Azpiegituren lan-taldeak osatuko direla aurreratu dute.