Osasuna
BBVA Liga
Aranda (Osasuna): "43 puntu batu arte ez dago ezer erabakita"
Asier Legarda
Taxoare
Arazo fisikoak gainditu ditu aurrelari andaluziarrak eta Teneriferen aurka hasieratik ari daiteke.
Osasunak sasoi honetan jokatu partidarik onenetako bat galdu zuen Carlos Arandak iragan asteburuan, gainkarga baten erruz Madrigalen jokatzerik ez baitzuen izan. Baina Arandak gainditu ditu jada bere arazo fisikoak, eta horri Juanfranen hutsunea gehituz gero badirudi Teneriferen aurkako norgehiagokan gorritxoen hasierako hamaikakora itzuliko dela Malagako aurrelaria.
Arandak badaki igandean irabaziz gero Tenerife hamabi puntura utziko dutela sailkapenean, baina ez du uste hori abantaila erabakigarria izango denik: "Mailari eustea ziurtatuko liguketen 42 edo 43 puntu batu artean ezer ez da erabakigarria. Igandean irabazi arren, gero haien bolada on bat etor daiteke, eta agian gu bolada txarrean sartuko gara", esan du jokalari gorritxoak. Hori bai, Arandak bide onetik ikusten du bere taldea eta Teneriferen aurkako partidaren ostean 29 puntu izatea espero du: "Taldea suspertu egin da kopako atsekabearen ostean eta orain aldarte onean gaude eta bolada on hau aprobetxatu egin behar dugu. Irabaziz gero 29 puntu izango ditugu eta horrek lasaitasun handiagoa emango liguke", ziurtatu du Carlos Arandak.