Politika
Garzonen erabakia
40.000 euroko fidantzapeko askatasuna hiru gazteentzat
Erredakzioa
Aitzol Arrieta, Ekaitz Telleria eta Ekhi Oñate aske uztea erabaki du gaur Baltasar Garzon epaileak, 40.000 euroko fidantzaren truke. Ustez Segiko kideak izateagatik apirilean atxilotu zituzten.
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Aitzol Arrieta Erauskin, Ekaitz Telleria eta Ekhi Oñate aske utzi ditu, 40.000 euroko fidantzapean. Apiriletik kartzelan egon dira, ustez Segiko kideak izateagatik.
Egoitz Balderdi Ugalde, Asier Olano Zabaleta, Mikel Garcia Otamendi, Jon Ezeiza Jáuregui eta Txaber Zabaleta Galdeanorekin batera atxilotu zituzten gaur aske gelditu diren gazte horieik.
Iazko apirilean, epaileak Iñigo Alcelayren fidantzapeko askatasuna erabaki zuen (10.000 euro ordaindu behar izan sitúen).