Gizartea
Luizia
Eskoriatzan kaltetutako familiak hoteletara eraman dituzte
Erredakzioa
24 familia kaleratu dituzte, euriteen ondorioz sortutako luizi batek bi etxebizitza kaltetu ostean.
Eskoriatzan (Gipuzkoa) luizi batek kaltetutako etxebizitzetan bizi diren 15 familia hoteletan sartu dituzte eta beste bederatzi familia lagun edo senideen etxeetan daude.
Pertsona horiek kaleratu behar izan dituzte goizean, euriteen ondorioz sortutako luizi batek bi etxebizitza kaltetu ostean.
Etxe batean, lurra, barruraino sartu da logelako ohea mugiaraziz. Eraikuntzaren atzealdea menditik oso hurbil dago.
Auzokide bat ere ez da zauritu, baina, bada-ezpada ere, ezin izango dira haien etxetara itzuli bi egun igaro arte.
Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkateak adierazi duenez, astelehenean teknikariek egindako txostenak ezagutuko dituzte eta erabaki bat hartu ahal izango dute.