Reala
Akziodunen Batzarra
Realak 17 milioiko aurrekontua onartu du
Erredakzioa
Jokin Aperribay pozik azaldu da epe konkurtsala bukatu delako eta zaleak "Bigarren Mailarekin bururaino daudela", adierazi du.
Realak 17 milioi euroko aurrekontua onartu du gaur arratsaldean burutu den Akziodunen Batzarrean. Giroa lasaia izan zen eta 2007-2008 eta 2008-2009 denboraldietako aurrekontuak ere onartuak izan ziren.
Aperribayk honakoa esan zuen: "Epe konkurtsala bukatu da eta aurten igoera lortu behar dugu zaleak bururaino baitaude jada Bigarren Mailaz". Gainera, "kargura iritsi nintzenean 6 milioi positiboan zeudela esan zidaten, baina 47 milioi zeuden negatiboan", esan zuen Aperribayk.
Bi ordu iraun du batzarrak eta lasaitasuna izan da nagusi. Horretan zerikusia izan du taldeak kirol alorrean duen bolada onak.