Binakakoa
Partida zailak dituzte
Binakako txapelketa: Asteburu erabakiorra Asegarcerentzat
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Enpresa honetako lau bikoteeek garaipen bana besterik ez dute.
Binakako txapelketaren lehen itzuliko azken jardunaldia jokatuko da asteburuan. Sailkapenari begiratuta deigarria da Asegarceko lau bikoteak garaipen bakar bat dutela sailkapenean. Asteburuan bigarrena lortzen ez badute finalerdiak oso urrun geldituko zaizkie.
Olaizola II-Mendizabal II eta Berasaluze VIII-Begino dira oraintxe bertan Asegarceren bi bikote indartsuenak eta biek neurketa gaiztoak dituzte asteburuan.
Berasaluze VIII eta Begino Titinen eta Pascualen aurka neurtuko dira ostiralean; Aimar Olaizolaren eta Oier Mendizabalen aurkariak Gonzalez eta Laskurain izango dira. Asegarceko bi bikoteak garaipen batekin eta Aspekoak bi garaipenekin. Gaur egin dira pilota aukeraketak eta arazorik ez da izan.