Itxi

Politika

Auzitegi Nazionala

Otegi epaituko dute gaur, Sagarduiren omenaldian parte hartzeagatik

Erredakzioa

Josune Irakulis, Itziar Galardi, Jon Enparantza eta Estanis Etxaburu ere epaituko dituzte. Azken bi horiek ez direla auzitegira joango esan dute. Jose Mari Sagarduik ia 30 urte daramatza kartzelan.

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia Auzitegi Nazionaleko auzipetuen eserlekuan eseriko da berriro gaur, 2005eko uztailaren 9an, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia), Jose Maria Sagardui Gatza ETAko kidearen omenaldian parte hartzeagatik.

Otegiz gain, Josune Irakulis, Itziar Galardi, Jon Enparantza eta Estanis Etxaburu ere epaituko dituzte. Lau auzipetuei terrorismoa goraipatzea, biktimak umiliatzea eta bilera legez kanpo egiteagatik epaituko dituzte.

Nolanahi ere, Jon Enparantzak eta Estanis Etxaburuk Auzitegi Nazionalera joateari uko egingo diotela jakinarazi zuten atzo egindako agerraldi batean, tribunal horri "zilegitasunik" ematen ez diotela argudiatuta. "Ez dugu ezer esateko torturak, legez kanporatzeak eta errepresioa bultzatzen duen auzitegi baten aurrean", azpimarratu zuten.

Batasuneko bozeramaile ohiarentzat 18 hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen du Blanca Rodriguez fiskalak, eta 15 gainerako auzipetuentzat. Bitartean, Ermuko Foroak eta Diginidad y Justicia elkarteak lau urte eta erdiko eta bost urteko espetxe-zigorrak eskatu dituzte, hurrenez hurren.

Ekitaldian Otegik hitza hartu eta "euskal presoen borroka" laudatu zuen. Horrez gain, Sagardui Nelson Mandelarekin alderatu zuen, "bera bezala injustiziaren kontra borroka egiten du marko demokratiko bat lortzeko".

Joseba Egibar EAJko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean eta Javier Madrazo Ezker Batuako koordinatzaile nagusi ohia epaiketan izango dira lekuko gisa. Urtarrilaren 28an joango dira biak, Batasunako bozeramaile ohiaren defentsak hala eskatuta, epaiketaren egutegiaren arabera.

Sagarduiri 69 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, 1978an Jose MariaArrizabalaga buruzagi karlista hiltzeagatik eta beste delitu terroristabatzuengatik. Kartzelan denbora gehien daraman presoa da, ia 29 urteeta sei hilabete.