Itxi

kultura

Polemika proiektuaren inguruan

Mendia: "Aldundia azkarregi doa Guggenheimen proiektuarekin"

Erredakzioa

Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko desadostasunak ez dira eten. Exekutiboaren aurkako jarrera berretsi du Mendiak eta eztabaidatzeko prest daudela esan du.

Josune Ariztondo Kultura diputatuak Guggenheimen bideragarritasuna "bermatzen" zuten hamabi azterketen emaitzak aurkeztu zituen atzo. Foru Gobernuak azpiegitura berriaren lanak 2011ko urte hasierara aurreratuko zituela zehaztu zuen.

Eusko jaurlaritzaren erantzuna berehalakoa izan da. Idoia Mendia Gobernuko bozeramaileak, Aldundia "azkarregi doala" berretsi du gaur. Dena den, "akordio batera iritsi nahi dutela" azpimarratu du.

Halaber, Mendiak adierazi duenez, Aldundiak egitasmoaren inguruko "eztabaida lapurtu nahi" duela dirudi. Zentzu horretan, "zenbaitek eztabaidatzeko interesa dutela" argi geratu dela gogorarazi du.