Itxi

Surf-a

Paracurun

Surfa: Brasilen hasiko da WQS-a euskal surflarientzat

K.I.

Erredakzioa

Aritz Aranburu eta Eneko Acero lehen kanporaketan hasiko dira lanean, Hodei Collazo, berriz, bigarrengoan.

Munduko WQS surf zirkuitoan bi txapelketa burutu dira jada, Perun eta Hawain. Gaur Brasilen hasiko da 6 izarreko txapelketa bat, eta bertan abiatuko dute denboraldia hiru euskal surflarik: Aritz Aranburu, Hodei Collazo, eta Eneko Acero.

Cearako probintzian dagoen Paracuru herriak hartuko du denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua. 60 txapelketek osatuko du WQS zirkuitoa 2010 honetan.

Aritz Aranburu eta Eneko Acero lehen kanporaketan hasiko dira lanean, Hodei Collazo, berriz, bigarrengoan.

LEHEN KANPORAKETA:

4. txanda

V Aranburu, Artz(EUS) EUS
B Roque, Miguel(BRA) BRA
A Tamberg, Patrick(BRA) BRA
P Fagundes, Andre(BRA) BRA

5. txanda

V Acero, Eneko(EUS) EUS
B Donato, Alan(BRA) BRA
A Nora, Wilson(BRA) BRA

BIGARREN KANPORAKETA:

6. txanda

Nicol, Yadin(AUS) AUS
Collazo, Hodei(EUS) EUS