Ekonomia
Etxebizitzak
Hipoteka duten etxeen kopuruak gora egin du lehenengoz bi urtetan
Erredakzioa
Hipoteka kopurua % 1,8 igo da orain dela urte batekoekin alderatuta eta % 0,7 jaitsi urrikoekin alderatuta. Aurrezki-kutxak izan ziren azaroan kreditu gehien eman zituztenak.
Etxebizitzen hipoteka kopurua 52.043ra igo zen azaroan 30 hilabetez jarraian urtebeteko tasak behera egin ondoren. Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) gaur kaleratu dituen datuen arabera, % 1,8 handitu da orain dela urte batekoekin alderatuta, eta % 0,7 txikitu urriko datuekin alderatuta.
Etxebizitzen hipoteken zenbatekoa % 11,7 jaitsi zen 2009ko azaroan 2008ko datuen aldean. Aurrezki-kutxak izan ziren azaroan kreditu hipotekario gehien (% 52,5) eskaini zituzten entitateak; guztira 6.010 milioi eurotik gora eman zituzten aurrezki-kutxek, banketxeek eta gainerako finantza erakundeek, % 45,3, % 43 eta % 11,7 hurrenez hurren.
Mailegu horien interes-tasa % 4,09koa izan zen 2009ko azaroan (2008ko azarokoaren aldean % 26,7 jaitsi zen), eta % 2,4 jaitsi zen urritik azarora.