Gizartea
'Piparen Kluba'
Tabakoaren lege berriaren kontrako protesta egin dute Bartzelonan
Erredakzioa
Manifestarien ustez lege berria "haien eskubideak" urratzen ditu eta politika hezigarrien alde agertu dira, eta ez daude ados "edozer galaraztearekin".
Pipa Klubeko Federazio Espainiarreko 30 bat kide Bartzelonan bildu dira tabakoaren lege berriaren kontra protesta egiteko, "haien eskubideak" urratzen dituelako.
Manifestarientzat araudiaren aldaketa legea adostu eta hiru urte igaro ostean "arduragabekeria da" eta politika hezigarrien alde agertu dira, baina ez daude ados "edozer galaraztearekin".
Trinidad Jimenez Osasun ministroak adierazi zuenez, bere helburua, tabakoaren legearen erreforma "2010. urtean zehar lortzea da", baina erreforma "adostasunez egingo" dute.
''Pipa Kluba'' Madrilen bilduko da berriro datorren otsailaren 22an.