Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Ferguson, sinbolo AEBko beltzentzat

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Missouriko hiria duela 50 urte sinbolo izan zen Alabamako Selma baino ia sinbolo ahaltsuagoa bilakatzen ari da.

Ferguson, Missourin, AEBko beltzentzat sinbolo bihurtzear da, duela 50 urte sinbolo izan zen Alabamako Selma baino ia sinbolo ahaltsuagoa. Selman, beltzen eskubideak aldarrikatzeko martxaren buru izan zen Martin Luther King. Fergusonen, berriz, liderrik ez dago, baina lelo bat egon badago: "Beltzen bizitza ere garrantzitsua da”.

AEBtan oraindik arraza dela eta diskriminazioa gogoan dute. Eta, bereizkeria hori Poliziaren indarkeria nabaritzen da gehien. Fergusonen, duela urtebete, Michael Brown beltz gaztea armarik gabe zihoan eta polizia zuri batek, Darren Wilsonek, tiroz hil zuen. Handik hilabete batzuetara, Wilson errugabetzat jo zuen epaimahai batek. Ordutik, tankera bereko 10 kasu ezagutu ditugu komunikabideen bitartez; gehiago dira, baina horiek ez dira albiste bihurtzen.

Estatistikek agerian utzi dute polizia zuriek tirokatuta hiltzen diren gazte beltzen zenbatekoa ez dela normala. Ez da normala polizia zuriek beti pentsatzea gazte beltzak susmagarriak direla. Eta hau dena gertatzen ari da presidentea, Barack Obama, eta fiskal nagusia, Loretta Lynch, afroamerikarrak diren herrialdean.