Mundua
Iruzkina New York-etik
Massachusetts Blues
Olatz Arrieta
New York
Bertako hauteskundeetan, azken urteetako lurrikara politikorik indartsuena izan da, Richter eskalan 8 koa egunkari estatubatuarren titularretan islatzen den kezka ikusita.
Barack Obamaren gobernuaren urtebetetzeari ez diote jaramon handirik egin Estatu Batuetako komunikabideek. Albistea lurrikara izan da, Haitiko ez baina, Massachusetts estatutakoa.
Bertako hauteskundeetan, azken urteetako lurrikara politikorik indartsuena izan da, Richter eskalan 8 koa egunkari estatubatuarren titularretan islatzen den kezka ikusita.
Hondamendi ikaragarria eragiten duen hoietakoa izan da, eta Etxe Zuria epizentroitik urrun egon arren, aztinduak Obamaren bulegoaren paretak ere mugiarazi ditu.
Kennedytarren erreinuan, demokrata peto petoa, urdin urdina esango lukete hemen, den estatuan, gurearen antzeko osasun sistema unibertsala dagoen estatu bakarrean, Obamaren hautagaiari ezezko borobila eman diote.
The Economist aldizkariaren arabera Barack Obamak bere buruari 10etik 8 puntu eman omen dizkio lehenengo urtea nola baloratuko lukeen galdetu diotenean. Massachusetts-en ez daude adoz.