Politika
Auzitegi Nazionalean
Landa eta Barrenari espetxealdia luzatzeko eskaera egin du fiskalak
Erredakzioa
2008an atxilotu zituztenetik bi urteko kartzela prebentiboa agortu dute biek. 'Herriko tabernen' eta ANV-EHAK auzietan epaitu behar dituzte, hurrenez hurren.
Karmelo Landa eta Pernando Barrena Batasunako buru ohiei kartzela zigorra bi urte luzatzeko eskaera egin du gaur Auzitegi Nazionaleko fiskalak, Vicente Gonzalez Morak. 2008an atxilotu zituztenetik bi urteko kartzela prebentiboa agortu dute biek. ''Herriko tabernen'' eta ANV-EHAK auzietan epaitu behar dituzte, hurrenez hurren.
Gaur goizean egin du eskakizuna Gonzalez Motak. Horrez gain, ANV eta EHAKko auzietan atxilotu zituzten beste 7 pertsonentzat zigorra luzatzea ere eskatu du fiskalak.
Jose Manuel Jurado Torvisco, Mikel Etxaburu, Nuria Alzugaray, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Eusebio Lasa eta Mikel Garaiondo dira zazpi pertsona horiek.