Gizartea
Eztabaida
Vicek etorkinak erroldan inskribatuko ditu, nahiz eta ados ez egon
Erredakzioa
Vic herri "xenofoboa" ez dela azpimarratu du gaur alkateak. Integratze ereduan "aitzindaria" dela gaineratu du, baita izaten jarraitu nahi duela ere.
Josep Maria Vila d'' Abadal (CiU) Viceko alkateak Estatuko Abokatutzaren erabakia obeditu egingo duela esan du gaur (etorkinak udal erroldan inskribatzea egokia dela esan zuen atzo, herrialdean legalki egon ala ez). Hala ere, erabakiarekin bat ez datorrela nabarmendu du alkateak.
Gaur goizean egin duen prentsaurrekoan, Vic herri "xenofoboa" ez dela azpimarratu du. Integratze ereduan "aitzindaria" dela gaineratu du, baita izaten jarraitu nahi duela ere.
Zentzu honetan, Atzerritarren Legea errespetatzeko exijitu dio Estatuari, baita inmigrazioaren onerako ere. Laguntza ekonomikoak ere eskatu ditu udalentzat, horrela etorkinei modu egoki batean erantzun ahal izateko.