Ekonomia
% 8,7ko hazkuntza 2009an
Txina, munduko bigarren ekonomia indartsuena bilakatzear
Erredakzioa
Krisiari aurre egiteko Pekinek hartutako neurriak bere fruitua ematen ari dira: 2009an Txinako ekonomiak % 8,7ko hazkuntza izan zuen eta, beraz, munduko bigarren ekonomia den Japonia gainditzear dago.
Txinako ekonomiak aurreikuspen guztiak hautsi ditu: % 8,7ko hazkuntza izan zuen 2009an, krisi finantzieroa mundua astintzen ari den arren.
Txinako Estatistika Zentroak jakitera eman duenez, urtarrila eta abendua bitartean pilatutako Barne Produktu Gordina 33,53 billioi eurotakoa izan zen.
2009ko laugarren hiruhilekoan % 10,7ko hazkuntza izan zuen. Gauzak horrela, Txinako ekonomia Japoniakoaren parera heldu da eta laster gainditu dezakeela uste dute, munduko bigarren ekonomia bihurtuta.
Aipatzekoa da 2007az geroztik Txinako Barne Produktu Gordinak Italia, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania bezalako herrialdeenetakoei aurre hartu die.