Ekonomia
200.000 euro urteko
Kontrolatzaileen soldatak jaitsi nahi ditu Sustapen Ministerioak
Erredakzioa
Europar Batasuneko batezbestekoan kokatu eta nabigazio kostuak %15 jaistea nahi du Blancok.
Aire-kontrolatzaileen soldatak 200.000 eurotara jaitsi nahi ditu Sustapen Ministerioak. Helburua, Europar Batasuneko batezbestekoan kokatu eta nabigazio kostuak %15 jaistea.
Jose Blanco Sustapen ministroaren esanetan, ezinezkoa da aireportu eredu "eraginkorra" izatea egun dauden kostuekin.
Soldata jaisten badizkiete ere, aire-kontrolatzaileek Blanco bera baino "bi bider eta erdi gehiago" kobratuko luketela nabarmendu du ministroak. Epaile baten eta mediku baten soldatekin ere alderatu ditu kontrolatzaileenak. Lan horietan ere aire-kontrolatzaileak baino gutxiago kobratzen dutela azpimarratu du.
Orotara, 2.300 kontrolatzaile daude Espainian. Horietatik 28 700.000 euro baino gehiago kobratzen dute; 135ek 600.000 euro irabazten dituzte urtean eta 713k 360.000 eta 540.000 euro arteko urteroko soldata daukate. Gutxi batzuk bakarrik 900.000 euro baino gehiago kobratzen dituzte urtean.