Politika
Ekitaldia Lehendakaritzan
Lehendakariak "herritarren arteko kontratu sozial" bat proposatu du
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak "aurrea hartuko du" eta "ahalik eta adostasun handiagoa" lortzen saiatuko da erakundeekin, alderdiekin eta eragile sozialekin.
Patxi Lopez lehendakariak "euskal herritarren arteko kontratu sozial berria" proposatu du gaur, "jasangarritasun, askatasunm elkartasun eta justizia maila handiagoak" lortzeko helburuz.
Ekimen horrekin, Eusko Jaurlaritzak "aurrea hartuko du" eta "ahalik eta adostasun handiagoa" lortzen saiatuko da, erakundeekin, alderdiekin eta eragile sozialekin "elkarrizketa iraunkorra" izanda.
Lehendakariak bere Gobernuko goi-kargudunak bildu ditu gaur Lehendakaritzan, ildo estrategikoak ezarri eta 2010 urterako proposamenak egiteko.
"Abiatu nahi dugun aldaketa ez da lau urterako adabakia, ondoren iraganeko politikak berriro errepikatzeko", azaldu du.
Autogobernua
Halaber, Lopezek autogobernuaren alde egin du, baina "Espainiaren eta Europar Batasunaren barnean". "Herrialdearen barne kohesioa eta Euskadik egonkortasuna eta segurtasun instituzionala dituela bermatzeko modu onena da. Bide seguruena herrialdea eraikitzeko eta euskal herritarrak batzeko", gaineratu du.
Lehendakariaren hitzetan, "ideiak argi ditugu eta aurrea hartuko dugu". "Askatasun, elkartasun, iraunkortasun eta lehiakortasun gaietan hobetu egin nahi dugu, baina denok batera", berretsi du.
Hori horrela, oinarri horien inguruan "ahalik eta adostasun handiena" lortzen saiatuko direla.