X-mikelayestaran-X
Iruzkina
Netanyahuri, bai
Mikel Ayestaran
Likudek garaipen garbia lortu du Israelen eta, beraz, oraingoz, ez dago tokirik aldaketarako.
Bukatu da boto zenbaketa israelen eta Benyamin Netanyahuren Likudek garaipen garbia lortu du Israelen. Behin betiko emaitzen arabera, 30 eserleku lortu ditu buruzagi kontserbadoreak, bigarren tokian Isaac Herzogen Sionisten Batasuna gelditu da, 24 eserlekuekin, eta hirugarrena, arabiarrek sortutako alderdia dago, 13 eserlekuekin
Inkestek bizkarra eman arren, Netanyahuk irabazi du eta martxan jarri ditu gobernua osatzeko kontaktuak. Muturreko alderdi erlijiosoen eta kolonoen babesa duenez, ez du arazorik izango karguari eusteko eta bosgarren aldiz lehen ministroa izateko. 61 eserleku behar dira gobernua osatzeko eta hori izan da Netanyahuren helburu bakarra hauteskunde kanpaina zehar.
Parte hartzearen datua % 72koa izan da, azken 15 urteetako altuena, eta bertako komunikabideetan Palestinako gaia azpimarratu dute klabea bezala. Kanpaina hasieran Irani buruz mintzo zen arren, azken egunotan Palestina izan da protagonista eta Netanyahuk errepikatu du ez duela estatu palestinarrik onartuko eta ez dituela Zisjordanian dauden asentamendu juduak desegingo. 400.000 kolono bizi dira Zisjordanian nazioarteko legaltasunetik kanpo dauden 100 asentamenduetan.
Inkestetan faborito izan arren Isaac Herzogek osatu duen Sionisten Batasunak ez du irabazi. 54 urteko abokatuak ez du zerikusirik Netanyahuren izaerarekin eta palestinarrekin hitz egin nahi du berriz Israelek atzerrian duen itxura hobetzeko. Momentuz, ez dago tokirik aldaketarako Israelen.